
Beteranoen neurketa Gazteak taldearen 50. urteurrenean
Beteranoen neurketa Gazteak taldearen 50. urteurrenean
Athleticek Gazteak eta Dinamo San Juan taldeen aurka neurtuko da, non txapelketako diru-bilketa haurren minbiziaren alde bideratuko den
Athletic Clubeko beteranoen taldeak triangeluar bat jokatuko du igande honetan, 10:30etik aurrera, Kabiezesko San Pedro futbol-zelaian, Gazteak taldearen 50. urteurrena dela eta. Izaera solidarioa izango den hitzordua izango da; izan ere,bildutako dirua haurren minbiziaren alde bideratuko da.
Rafa Dehesa teknikariak honako deialdi hau osatu du: Castilla, Ormazabal, Eleder, Mikel Amezaga, Joseba Garmendia, Ander Alaña, Ibon Gutierrez, Joseba Arriaga, Javi Luke, Alfonso Valin, Goio Soria, Luis Fernando, Imanol Agiar, Urizar, Koikili, Javi Gonzalez, Anton Olondo, Oskar Alkorta, Ander La Fuente, Aitor Ramos, Jonan Izarra eta Asier Abad.