
Herri Krosa zuri-gorriaren plazak agortu dira
Herri Krosa zuri-gorriaren plazak agortu dira
Bilboko herri lasterketa ezaguna, aurten San Mamesetik igaroko dena, 10.000 parte-hartzaileen mugara iritsi da
Agortu dira igande honetako Bilboko Herri Kroserako plazak, antolatzaileek ezarritako 10.000 korrikalarien mugara iritsi baita.
Parte hartzaile guztiei edizio honetarako elastiko zuri-gorri esklusiboa oparituko zaie oroitzapen gisa, 125. urteurrenaren logoa barne. Halaber, lasterketaren pizgarririk handienetako bat futbol zelaiari buelta eman ahal izatea da, soropilean bertan; izan ere, 10 kilometroko ibilbideak Katedralaren barrualdea zeharkatzen du probaren 5. kilometroan.
Hain zuzen ere, Herri Krosa zuri-gorri honen 34. edizioa Kale Nagusitik abiatuko da igande goizeko 11:00etan. Ondoren, hiriko kale nagusietatik igaroko da: Plaza Biribila, Udaletxea, Areatza, Hurtado de Amezaga, Zabalburu Plaza, Autonomia, Sabino Arana, San Mames (soropilean bira), Jesusen Bihotza, Deustuko Zubia, Agirre Lehendakaria eta Mazarredo Zumarkalea, Kale Nagusiko helmugara berriro heldu arte. Ibilbide atsegina da, lehiatzeko, familiarekin eta lagunekin partekatzeko baliagarria, eta Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko.