Coaches eta Advisory, AC Football Centerren zerbitzu berriak

Coaches eta Advisory, AC Football Centerren zerbitzu berriak

Athletic Clubeko egoitza akademikoak bere eskaintza zabaldu du egitura profesionaletako teknikari eta entrenatzaileentzako prestakuntza trinkoarekin eta nazioarteko klubentzako aholkularitza-zerbitzuarekin

AC Football Centerrek, Athletic Cluben egoitza akademikoak, teknikari eta klub profesional eta erdi-profesionalentzako bi zerbitzu berri aurkezten ditu: Coaches eta Advisory.

COACHES sektoreko egitura profesionaletako teknikariei eta entrenatzaileei zuzendutako prestakuntza intentsiboko zerbitzua da. Athletic Clubeko kirol esparruan 7 eta 10 egun arteko formakuntza trinkoa da, non parte hartzaileek bertatik bertara biziko duten Lezamako astebeteko lana, harrobi zuri-gorriko teknikariekin batera lan eginez.

Coacheseko parte-hartzaileek Jose Angel Iribar Egoitzan ostatu hartzeko aukera izango dute (Lezamako instalazioen epizentroan), kirol-azpiegitura guztiak ezagutuko dituzte, Athletic Cluben kirol-proiektuan murgilduko kira kirol-zuzendarien eskutik, oinarrizko futboleko entrenatzaileekin lan-saioak partekatuko dituzte, harrobiko entrenamenduak bertatik bertara jarraituko dituzte eta lantegi zuri-gorriak jokatzen diren partidetarako sarbidea izango dute.

ADVISORY, bestalde, Athletic Cluben aholkularitza-zerbitzu profesionala da, non atzerriko klub profesional eta erdi-profesionalei lankidetza-esparru bat eskainiko zaien gure talentuan, ezagutzan, metodologian, esperientzian eta arrakastan oinarritutako kirol-proiektua garatzen laguntzeko.

Bi zerbitzu hauek Athletic Clubarekin lehia zuzenik ez duten klub, futbol-eskola eta nazioarteko federazioetara bideratuta daude soilik, gure ezagutza eta nortasunarekiko interesa dutenentzat. 

Eskaintza honekin, AC Football Centerrek kirol bikaintasunaren ezagutza zentro bezala duen aitortza indartzen du eta era berean, Athletic Clubek futbol munduan duen nazioarteko aintzatespena sendotzen du ere.