
Ongintzako txapelketa Gazteaken 50. urteurrena ospatzeko
Ongintzako txapelketa Gazteaken 50. urteurrena ospatzeko
Athletic Clubeko beteranoek Dinamo San Juan eta etxeko taldearen aurka irabazi zuten
Kabiezeseko San Pedro zelaian ongintzako txapelketa ederra jokatu zen Athletic Clubeko beteranoen, Dinamo San Juanekoen eta bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen zuen Gazteakekoen artean. Futbola alde batera utzita, hitzorduko garrantzitsuena haur eta gazteen minbiziaren aurkako borrokaren aldeko dohaintzak biltzea izan zen.
Kirol arloan Rafa Dehesak zuzentzen duen Athleticek 1-6 irabazi zion Dinamo San Juani, Valin, Arriaga, Luke, Garmendia eta Ibon Gutierrezek, birritan, sartutako golei esker. Ondoren, 0-3eko garaipena lortu zuten lehoi ohiek Gazteaken aurka Aitor Ramos, Ander Lafuente eta Oskar Alkortaren golak baliatuz.