
Umeen sarrerak Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako
Umeen sarrerak Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako
San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa
Azaroren 13tik azaroaren 15eko 18:00etara, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urtetik beherako adingabe batekin elkarrekin joateko bi sarrera erosi, 15 euroan**, LaLigako hamabosgarren jardunaldiko Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz lotura honetan Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, Bazkideen Txokoan.
ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.