
Athleticen aurkariak Kopako bigarren kanporaketan
Athleticen aurkariak Kopako bigarren kanporaketan
Partida abenduko lehen astean jokatuko da, eta arerioa Tercera Federacion, Segunda Federacion edo Primera Federacioneko talde bat izango da
Athletic Clubek asteazken honetan (13:00etan) 2023/24 denboraldiko Kopako bigarren kanporaketako zozketan parte hartuko du. Bertan, lehoiek Tercera Federacion, Segunda Federacion edo Primera Federacioneko talde bat izango dute aurkari.
Lehenik eta behin, Kopako bigarren txanda honetan parte hartzen duten LaLigako 15 taldeak (Real Madrid, CA Osasuna, FC Barcelona eta Atletico de Madrid 2024ko Superkopa jokatzetik salbuetsita daude eta Granada CF kanpoan gelditu da lehen txandan hamaikako ezegokia egiteagatik) aurrera egitea lortu zuten Tercera Federacioneko hiru taldeen aurka jokatuko dute: Atletico Astorga, Arosa SC eta Atzeneta UE.
Athleticena irtetzen ez den Lehen Mailako boletako bat izango balitz, Segunda Federacioneko 11 taldeetako baten aurka jokatuko luke: Barbastro, Valle de Egües, Cayon, Arandina, Terrassa, Zamora, Orihuela, Tudelano, Yeclano, Andratx eta Villanovense.
Oraindik maila goreneko bi talde geratuko lirateke areriorik gabe, Primera Federacioneko hamar partaideetako batekin gurutzatuko liratekeenak: CD Castellon, Melilla, Linares Deportivo de la Coruña, CD Lugo, Arenteiro, Deportivo de la Coruña, Antequera, Unionistas de Salamanca, Malaga CF eta Sestao River.
LaLigako talde guztiek aurkaria dutenean, Primera Federacion mailan areriotik gabe gelditzen diren taldeak LaLiga Hypermotioneko taldeen aurka arituko dira (Villarreal CF B-k ez du parte hartzen, filiala baita). Bigarren Mailan areriorik gabe gelditzen diren taldeek euren artean neurtuko dituzte indarrak.
28 kanporaketetako maila baxueneko taldeak etxean jokatzeko abantaila izango du eta maila berekoak badira zozketan lehena ateratzen denaren zalaian jokatuko da. Maila gorenetik baxuenera, honako hauek dira Kopako bigarren kanporaketa honetan multzoetan parte hartuko duten taldeak:
- LaLiga EA Sports (15): Real Sociedad, Villarreal CF, Real Betis, Athletic Club, RCD Mallorca, Girona FC, Rayo Vallecano, Sevilla FC, RC Celta, Cadiz CF, Getafe CF, Valencia CF, UD Almeria, Deportivo Alaves eta UD Las Palmas.
- LaLiga Hypermotion (17): RCD Espanyol, Levante UD, SD Eibar, SD Amorebieta, Cartagena, Real Valladolid, AD Alcorcon, CD Leganes, CD Tenerife, Eldense, Real Sporting, Elche CF, CD Mirandes, SD Huesca, Racing de Ferrol, Real Oviedo eta Burgos CF.
- Primera Federacion (10): CD Castellon, Melilla, Linares Deportivo, CD Lugo, Arenteiro, Deportivo de la Coruña, Antequera, Unionistas de Salamanca, Malaga CF eta Sestao River.
- Segunda Federacion (11): Barbastro, Valle de Egües, Cayon, Arandina, Terrassa, Zamora, Orihuela, Tudelano, Yeclano, Andratx eta Villanovense.
- Tercera Federacion (3): Atletico Astorga, Arosa SC eta Atzeneta UE.