Lehoien aurkariak Erreginaren Kopako final-zortzirenetan

Lehoien aurkariak Erreginaren Kopako final-zortzirenetan

Athletic Clubek Liga F-ko talde guztiak lehian dituen txapelketan jarraitzen du. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da urtarrilaren 13an edo 14an

Asteazken honetan, 17:00etan, Erreginaren Kopako final-zortzirenen zozketa egingo da. Bertan, pasa den denboraldian Liga F-ko lehen zortzi postuetan geratu ziren taldeak ere lehiatuko dira. FC Barcelona, Real Madrid, Atletico de Madrid, Levante UD, Madrid CFF, UD Costa Adeje Tenerife, Sevilla FC eta Reala.

Gainerako maila nagusiko parte-hartzaileen artean, ez dira egongo Villarreal CF, SD Eibar eta Granada CF, azken hau lehoien biktima. Horrela, Athleticez gain, Valencia CF, Real Betis, Sporting de Huelva eta Levante Las Planas taldeek bizirik diraute. Hauek guztiak etxean jokatuko dute.

Bestalde, Segunda Federacioneko Real Oviedok eta Primera Federacioneko Deportivo Alavesek eta Alba Fundacionek  txanda honetara aurrera egin zuten. Zortzi kanporaketak urtarrilaren 13an edo 14an, partida bakarrera. Kategorietan alderik badago, azpitik dagoenak etxeko gisa jardungo du.