
AC eSports Tournament txapelketako finalerako sailkapenak Geurian
AC eSports Tournament txapelketako finalerako sailkapenak Geurian
San Mameseko kirol tabernak Harrobi-Ligako finalerako sailkapenak hartuko ditu azaroaren 25ean. Ekitaldia publiko guztientzat irekita egongo da eta Gaming gunea izango du PlayStation, Athletic Club eta Viewsonicen produktuen zozketekin
AC eSports Tournament, Athletic Clubek antolatzen duen lehen eSports txapelketa, azken txanpan sartzen ari da. Datorren azaroaren 25ean, igandea, Harrobi Ligako finalerako sailkapenak biziko ditu Geurian (San Mameseko kirol tabernan).
Festa zuri-gorri handia izango da eSporten zale guztientzat, berdin du txapelketan parte hartzen duten edo ez. Abenduko final handirako sailkapen-partidez gain, ekitaldiak Gaming gune bat izango du 10:00etatik 14:30era, EA Sports FC 24ra jokatzeko PlayStation 5eko sei kontsolaz, mahaiez eta aulkiez osatua. Egunean zehar, gainera, PlayStationek sariak eta opari-txartelak banatuko ditu eta Klubak produktu ofizialak zozketatuko ditu ere.
Geuriak pantaila erraldoiak, argiztapen-efektuak eta soinu inguratzailea ditu, larunbat goizean gerturatzen direnei lehen mailako esperientzia eskaintzeko. Gainera, zelaiko 13. eta 14. ateen artean dagoen kirol taberna kalitatezko eskaintza gastronomikoa du: bokatak, burgerrak, pizzak edo entsaladak, baita edari ugari ere.
Geurian itxarongo zaitugu!