Girona FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Girona FC-Athletic Club neurketarako sarrerak

Kontsultatu Montilivi futbol zelaian azaroaren 27an (astelehena) jokatuko den LaLigako norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Girona FC taldeak 306 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi datorren azaroaren 27an Montilivin jokatuko den LaLigako partidarako. Sarrera erosi nahi duten bazkideek Klubeko webguneko Txokoaren bitartez (Bazkideentzako zerbitzuak atalean / Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) inskribatu daitezke azaroaren 17ra arte, ostirala, 10:00ak arte.. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da. 

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, klubak antola dezakeen hurrengo zozketan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.