
Azaroaren 23an, Berbagunea San Mamesen
Azaroaren 23an, Berbagunea San Mamesen
Egun osoan zehar, 1.500 lagun inguru Athleticen inguruan euskaraz aritzeko Katedralean elkartuko dira
Athletic Clubek eta Bilboko Udalak hauspotuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, datorren azaroaren 23an, osteguna, Berbagunearen edizio berri bat burutuko da San Mamesen. Hala aurkeztu dute gaur San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan Athletic Clubeko lehenengo lehendakariorde Nerea Ortizek, Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako Sailen Zinegotzi Ordezkaria den Eider Inunciagak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Isaac Amezagak eta Berbagunea-ko ordezkari Saioa Altunak.
Ekimena lau txanda ezberdinetan banatuko da; Aurrenekoa 09:30etatik 10:30era -Euskaltegietako ikasleentzat-, bigarrena 11:00etatik 12:00etara, ondoren 12:30etatik 13:30etara eta, azkenik, arratsaldeko 17:00tatik 18:00etara. Bertan parte hartzen dutenek, lantalde txikietan, Athleticekin lotutako gaien inguruan mintzatuko dira. Hau da, gure hizkuntzan, gure taldeari buruz hitz ahal izango dute. Klubeko egiturako kide ezberdinek bertan parte hartuko dute gainera.
Hortaz gain, Nerea Ortizek San Mameseko agerraldian nabarmendu duenez, Athleticentzat “ohore bat da” San Mamesen horrelako ekimen bat antolatzea, “euskararekiko konpromisoa berretsiz” eta gogora ekarri du azkeneko “duela 18 hilabete Euskararen Plan Estrategikoa onartu zuela” klubak, zeinen bidez, “euskara ardatz estrategiko” bilakatzen den.