

Larunbatean Lezaman Bilbao Athletic eta CD Tudelano taldeek elkarren aurka jokatuko duten partidarako zale asko egotea espero denez, Klubak epea ireki du partidara joan nahi duten bazkideek webguneko Txokoan (Bazkideentzako Zerbitzuak/Bilbao Athletic Sarreren Zozketa atala) izena eman ahal izan dezaten datorren ostegunera arte, hilak 23, 10:00ak arte. Izen-ematea lehen taldeak kanpoko partidetarako egiten den modu berean egingo da, eta banaka edo taldean egin ahal izango da (talde bakoitzeko gehienez lau bazkide).
Bazkide-eskaera kolektibo honentzat eskuragai dauden eserlekuen kopurua (1.850 sarrera) baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa baten bidez ezarriko da ostegun arratsaldean bertan, azaroaren 23an, eta emaitza egun berean argitaratuko da Klubeko hedabide ofizialen bidez.
Era berean, partidara joan nahi duten Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideek izena eman beharko dute ostegunean, hilak 23, 10:00ak baino lehen, bidaliko zaien posta elektronikoaren bidez. Sarreren sorta honek 350 sarrera izango ditu Club Athleticeko kideentzat eta beste 100 Gazte Abonoa dutenentzat. Gazte Abonoaren eta Club Athleticen izen-emateek hutsik dauden eserlekuen kopurua gainditzen badute, zozketa egingo da azaroaren 23an bertan.
Izena ematen duten bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek soilik izango dute bermatuta partidarako sarbidea, baldin eta epearen barruan izena eman badute eta hala behar izanez gero, zozketan sarituak izan badira.


Umeen sarrerak Atlético de Madrid taldearen aurkako neurketarako
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko informazioa talde madrildarren kontrako norgehiagokarako


Harrobiko egutegi bizia abenduan
Lezama
Hasi dira gure harrobiko taldeen txapelketak, urte amaierara arte luzatuko direnak


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren


Umeen sarrerak Atlético de Madrid taldearen aurkako neurketarako
Bazkideak
San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa


Bilbao Athleticek partida irauli eta garaipenak kateatzen jarraitzen du
Lezama
Lehoikumeek sufritzen jakin zuten Naxarari egindako bisitan eta beste hiru puntu batu dituzte azken unean


Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Bazkideen Txokoa
Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte