
Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak: 472 zenbakia saritua
Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak: 472 zenbakia saritua
Kontsulta ezazu igande honetan Lezaman jokatuko den neurketarako sarreren zozketaren emaitza
Lezaman jokatuko den Athletic Club-FC Barcelona norgehiagokarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 472a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 1.437ak, 1.831era arte gehi 1etik 78ra arte partida ikusteko aukera izango dute.
Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.
1.831 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetarako.
Lezamara sarbidea duten gainerako kolektiboentzat (Gazte Abonoa eta Club Athletic) azaroaren 22an, asteazkena, irekiko da izena emateko epea, 10:00etan, eta osteguneko 10:00ak arte egongo da irekita, bi kolektiboetako pertsonei bidaliko zaien posta elektronikoaren bidez. Sorta hori 150 sarrerakoa izango da. Gazte Abonoen eta Club Athleticen izen-emateak eskuragarri dauden eserlekuen kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da azaroaren 22an bertan.
Izena ematen duten eta sarrera esleitzen zaien bazkideak, Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideak bakarrik sartu ahal izango dira Lezamako partida honetara.