Mende erdiko lankidetza emankorra Txantrea eta Athletic Cluben artean

Mende erdiko lankidetza emankorra Txantrea eta Athletic Cluben artean

Azaroaren 23an, osteguna, ospakizun ekitaldi hunkigarria izango da Iruñean. Bertan izango dira Jon Uriarte presidentea eta gizonezkoen lehen taldeko Iker Muniain eta Beñat Prados jokalariak

Athletic Clubek eta Txantrea K.K.E-k ostegun honetan, azaroaren 23an, ospatuko dute talde nafarraren eta talde zuri-gorriaren arteko 50 urteko lankidetza estua eta emankorra. Hitzarmen hori 1973an sinatu zen eta, gutxienez, 2028ra arte luzatuko da, etenik gabe. Funtsezko pieza da Athleticentzat Nafarroan, non C.D. Pamplona, C.D Tudelano, C.D. Oberena, C.D Falcesino, Mulier FCN, C.A. Cirbonero eta C.D Asdefor ere badituen enbaxadore handi gisa. 


Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Txantreako kirol instalazioetan, eta bertan izango dira Jose Luis Nagore Nafarroako klubeko presidentea eta Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea. Gainera, lehen taldetik Iker Muniain eta Beñat Prados joango dira, biak ala biak Nafarroako taldean aritutakoak, eta baita Txantreatik iritsitako Miguel Sola, Mikel San Jose edo Gorka Iraizoz lehoi ohiak, besteak beste. Aipatzekoa da, halaber, Miguel Angel Amezketa, bi kluben arteko akordioaren ondoren Lezamara iritsi den lehen jokalaria ere bertan izango dela. 

Mende erdi eskutik

Mende erdi honetan, asko izan dira Txantreako elastikoa jantzi ondoren Athleticen ezkutua defendatu duten jokalariak. Iker Muniain, egungo kapitaina eta Klubeko partiden rankingean bigarrena, Beñat Prados eta Nico Serrano (PEC Zwollen utzita) dira, gaur egun, Iruñeko klubak lehen taldean dituen hiru ordezkariak. Aurretik, Lezamara futbolari handiak iritsi ziren Txanteatrik, hala nola Miguel Sola, 1983an LaLigako txapelduna eta 1984ko LaLiga, Kopa eta Superkopako hirukoa irabazi zuena, edo Mikel San Jose eta Gorka Iraizoz, biak ia 400 partidarekin.

 

Lehen taldean debuta egin zuten jokalarien zerrenda osatzen dute Borja Ekizak, Iñigo Perezek, David Cuellarrek, Crescencio Cuellarrek eta Adrien Goñik. 

Beste asko ez ziren Athleticekin partida ofizialean estreinatu, baina ibilbide profesional oparoa egin dute Txantrean eta Lezaman izan ostean. Javi Gracia, Anaitz Arbilla, Iñgo Eguaras edo Vicente Uriz bezalako jokalarien kasua da hori.

Horiez gain, gaur egun Lezaman auzo iruindarretik etorritako hiru jokalari daude beheko mailetan jokatzen:  Adrian Lekuna (Ohorezko Mailako Gazte Mailakoa), Iker Lukin (egun Txantrean utzita) eta Raul Sadaba (Euskal Ligako Kadeteetan).