Athletic eta euskara uztartu ditu San Mamesek

Athletic eta euskara uztartu ditu San Mamesek

Katedralak Berbagunearen edizio jendetsua hartu du

San Mames Berbagunearen edizio berri baten eszenatokia da, Athletic Clubek eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, bultzatutako ekimena. Jardunaldia lau txandatan banatu da: lehenengoa, 09:30etik 10:30era (Euskaltegietako ikasleentzat), bigarrena 11:00etatik 12:00etara eta, ondoren, 12:30etik 13:30era eta, azkenik, 17:00etatik 18:00etara.

Parte hartzaileek, talde txikietan banatuta, euskaraz hitz egin dute Klub zuri-gorriari lotutako hainbat gairen inguruan.