Bibiane Schulze eta Maite Zubietaren mediku-txostena

Bibiane Schulze eta Maite Zubietaren mediku-txostena

Bi jokalariek, giharretako lesioak medio, ezin izango dute igande honetako FC Barcelonaren aurkako partida jokatu

Iragan larunbatean Valentzian lortutako garaipenak, etxetik kanpoko lehen hiru puntuez gain, lesionatutako bi futbolari ekarri zituen. Bibiane Schulze atzelariak eta Maite Zubieta erdilariak ezin izan zuten partida osoa osatu Paternan. Bibiane ordezko izan zen atsedenaldian eta Zubieta 85. minutuan atera zen zelaitik eskuineko hankan bendajea jarrita. Biek ala biek giharretako lesioak dituzte, eta, oraingoz, ezingo dute igande honetan Lezaman FC Barcelonaren aurkako norgehiagoka jokatu. Erresonantzia magnetikoak egin ondoren, honako hau detektatzen da:

  • Bibiane Schulze: Ezkerreko hankako aurreko zuzenaren atzeko lesio miofasziala. Bilakaeraren zain.
  • Maite Zubieta: Lesioa eskuin hankako muskulatura iskiotibialean. Bilakaeraren zain.