
Bilbao Athletic – Tudelano: partidara sartzeko informazioa
Bilbao Athletic – Tudelano: partidara sartzeko informazioa
Epea amaituta, izena behar bezala eman duten bazkide guztiek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek Lezamara bertaratu ahal izango dute
Bilbao Athletic eta Tudelano taldeek jokatuko duten partida zuzenean ikusteko izen-ematea behar bezala bete duten bazkide guztiek (453) Lezamara bertaratu ahal izango dira, baita Club Athleticeko kide eta Gazte Abonoak ere.
Aipatutako kideak ostegun honetan euren posta elektronikoetan PDF formatuan jasoko duten sarreraren bidez sartu ahal izango dira.
Izena eman ez duten gainerako pertsona eta kolektiboentzat, larunbatean Lezamako 2. zelairako sarbidea edukiera bete arte martxan egongo da, baita txarteldegietako sarreren salmenta ere (10 euro helduak, 5 euro 14-17 urte bitartekoak, 14 urtetik beherakoak doan).