Club Athletic: Athletic Club - Atletico Madrid neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Atletico Madrid neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 17. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek abenduaren 16an, 16:15ean, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako hamazazpigarren jardunaldiko Athletic Club – Atletico Madrid norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa azaroaren 27ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da. 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA

Aurresalmentetarekin gozatu eta Club Athleticen abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, eskatu txartel Gorritazuria orain.

*Partidarako sarreren salmenta orokorra azaroaren 13an, astelehenean, hasiko da, 10:30ean, ohiko bitartekoen bidez.