
Kluba |
Beteranoek Calahorraren mendeurrenean jokatuko dute gaur
Beteranoek Calahorraren mendeurrenean jokatuko dute gaur
Rafa Dehesak zuzendutako jokalariek etxeko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak 16:30ean La Planillan
Athletic Clubeko beteranoen taldek La Planilla zelaian jokatuko du larunbat honetan, 16:30etik aurrera, CD Calahorraren mendeurrena dela eta.
Rafa Dehesa teknikariak honako deialdi hau osatu du: Asier, Castilla, Luis Fernando, Ormazabal, Goio Soria, Imanol Aguiar, Eleder Acedo, Arteaga, Casas, Aitor Agirre, Angel Velez, Izarra, Olondo, Amezaga, Sote, Gorka Soria, Iker Madariaga, Joseba Aguirre, Aitor Ramos, Javi Gonzalez eta Agirregomezkorta.