Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 10. J) partidaren buletina

Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 10. J) partidaren buletina

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 10. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Liderra dator Lezamara eta partida lehiatua izango da, Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatzen duen guztietan bezala. Liga F honetan Lezamatik urrun Valentzia CF-ren aurka lortutako lehen aldiz irabazi ondoren, lehoiek talde kataluniarra hartuko dute athleticzaleen aurrean ospe handiko garaipena lortzeko asmoz. Neurketari begira, argitalpenak Patricia Zugastiri egindako elkarrizketa bat dakar, Antonio Puchades zelaian garaipenaren gola eginez golegile zuri-gorri gisa estreinatu ostean. Gainera, Athletic Clubek eta Atletico de Madridek abenduaren 16an jokatuko duten partidaren egunean antolatuko den 125. urteurrenaren ospakizunak leku nabarmena du. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA