Sarrerak CD Cayonen kontrako Kopako neurketarako

Sarrerak CD Cayonen kontrako Kopako neurketarako

Kontsultatu abenduaren 7an El Sardinero futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko baldintzak

CD Cayon taldeak 1050 sarrera bidaliko dizkio Athletici abenduaren 7an El Sardineron jokatuko den Kopako norgehiagokarako. Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizilaren bitartez (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) inskribatu daitezke azaroaren 29an hasita, asteazkeneko 10.00etatik, ostiralera arte, abenduak 1 (10:00).

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Sarrerak soberan baleude, Peña Ofizialen beharrak bete ostean publikoarentzat salgai jarriko lirateke.

830 sarrerek 20 eurokoa prezioa dute eta 220 sarrerek 25 eurokoa. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira.

Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NAN-a eta bidaia-plana jakinaraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.