Granada CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Granada CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Kontsultatu Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Granada CF taldeak 482 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskritbatu daitezke (Bazkideentzako zerbitzuak atalean / Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) azaroaren 29tik, asteazkena 10:00etatik, abenduaren 1era arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da. 

Bazkide saridunen jatorrizko karnetak aurkezteaz gain, ezinbestekoa izango da sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaioteguna, NAN-a eta bidaia-plana jakinaraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.