125. urteurreneko abenduko enbaxadorea: 77.727. bazkidea

125. urteurreneko abenduko enbaxadorea: 77.727. bazkidea

Pertsona hau izan da Athletic Clubeko bazkide guztien artean egindako zozketan saritua

Athletic Clubek bere bazkide guztien artean zozketaz aukeratu du Klubeko 125. urteurreneko azken enbaxadorea, abenduari dagokiona. Saritutako bazkidearen kodea 77727 izan da.

Athletic pertsona horrekin harremanetan jarriko da abenduaren 16an San Mamesen ospatuko diren 125. urteurrenaren amaierako ekitaldietan parte hartzera ofizialki gonbidatzeko. Zozketan hamar bazkide-kode atera dira, baldin eta saridunak, lehenik eta behin, izendapenari uko egiten badio, zerrendan hurrengoarekin harremanetan jartzeko aukera izateko (eta horrela hurrenez hurren), haietako batek gonbidapena onartzen duen arte. Kodeak honako hauek dira (sariduna eta bederatzi ordezko):

77.727
78.195
159.008
69.672
144.693
136.004
141.555
148.340
155.161
112.789