Miguel Isasi Balanzategi izango da abenduko enbaxadorea

Miguel Isasi Balanzategi izango da abenduko enbaxadorea

125. urteurrenaren intsignia jasoko du Athletic Clubeko bazkide guztien izenean

Miguel Isasi Balanzategi, 77.727 bazkide kodearekin, 125. urteurreneko abenduko enbaxadorea izango da Athletic Clubeko bazkide guztien ordezkari gisa. Berari zegokion zozketan saritutako lehen zenbakia, eta, beraz, bera izan da Kluba harremanetan jarri den lehen pertsona, izendapena proposatzeko.

Miguel Isasi deustuarrak 65 urte ditu, 20 urte baino gehiago ditu bazkide gisa eta athleticzale amorratua da. Miguelek 125. urteurrenaren eta Athletic Cluben intsigniak jasoko ditu San Mameseko berdegunean, abenduaren 16an, larunbata, Athletic Club – Atletico Madrid partida hasi aurreko uneetan.

Egun horretan izango den taldeko kapitaina eta Jon Rahm, 125. urteurreneko lehen enbaxadorea, arduratuko dira oroitzapenezko intsigniak emateaz.

Miguel Isasik hunkituta eta gogotsu onartu du izendapena. "Poz handia da. Ez dago hitzik sentitzen dudan zoriona deskribatzeko. Ilusio handia egiten dit. Umetatik, athleticzalez inguratuta nago: familia, lagunak, herriko lagunak eta San Mames osoa. Izendapen hau eskaintzen dizuet", adierazi du Miguel Isasik, eta ez du arazorik izan Ibaiganera gerturatzeko, unea hilezkor bihurtzeko argazki bat ateratzera.

Bitxia bada ere, Miguel Isasi Athletic Cluben mendeurrenari buruzko liburu batean agertzen da, Norvegiara egindako bidaian ritsi zenean aireportuko zenbait langile erakusten dituen argazkietako batean. Miguel izan zen Txapeldunen Ligako partida hartan taldearekin batera joandako zaleetako bat eta Mikel Lasa eta Roberto Riosen artean ikusten da, berak Ibaiganera iritsi zenean liburua eskuan zuela esan zuen bezala.



Zorionak, Miguel!!