CD Cayon-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

CD Cayon-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

CD Cayon taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute

Kopa neurketarko sarrerak eskuratzeko izena emateko epea amaituta, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Eskari handia dagoenez, Kantabriako taldeak 2.154 sarrerak jarri ditu Athletic Cluben eskura.

ADI EGON: Iladak ekiditeko txarteldegietan eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erostean. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere. 

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek abenduak 2an, larunbata, 18:00etik 20:00 etara eta abenduak 4an eta 5ean, astelehena eta asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioak 20 eta 25 eurotakoa dira.

Publikoentzat San Mameseko txarteldegiak abenduak 5ean, asteartea, irekiko dira. 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara. Eransten den formularioa bete beharko da ere bai.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.