Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte

Granada CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute.

ADI EGON: Iladak ekiditeko txarteldegietan eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erostean. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere. 

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek abenduak 5ean, asteartean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.