Nico Williamsek hiru denboraldirako berritu du Athleticekin

Nico Williamsek hiru denboraldirako berritu du Athleticekin

Talde zuri-gorriak 2027ra arte luzatu du bere lotura, gure erakundean historia egiten jarraitzeko erronkarekin

Athletic Clubek eta Nico Williamsek bi aldeek zuten akordioa hiru denboraldi luzatzea adostu dute, 2027ko ekainaren 30era arte. Jokalari internazionala, 21 urte besterik ez dituen arren, lehoi gisa ehun partida betetzetik gertu dago (96), LaLigako gol banatzaileen zerrendaren liderra da (5) eta lehen taldearekin egindako 13 goletatik 9 aurreko denboraldian sartu zituen.


Gauzak horrela, talde zuri-gorriak hiru urteko kontratuarekin berritu du Europako klub boteretsuenek bereganatu nahi zuten futbolaria. Hortaz, Nico Williamsek historia egiten jarraituko du Athleticen, Iñaki anaiarekin eta gainerako taldekideekin batera. Kimu adinean iritsi zen Lezamara, duela hamarkada bat, eta urrats sendoak emanez joan da, lehen taldean funtsezko zutabe bihurtu arte.


Nicok 20 urterekin jokatu zuen iazko Munduko Txapelketa, eta gaur egun egundoko etorkizuna du. Gaur goizean sinatu du kontratua San Mamesen, Jon Uriarte Athleticeko presidentearen eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiaren aurrean. Zuzendaritza Batzordeak ezarritako ildotik, Nico Williamsen loturak soldata-egitura finkoa du, helburuen araberako osagai aldakor batekin.


Athletic WIN, Williams, Iñaki eta Nico. IRABAZI.