San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Rayo Vallecano
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Rayo Vallecano
Larunbat honetan, 16:15ean, 2023/24 LaLigako 15. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Larunbat honetan, Athletic Clubek eta Rayo Vallecano taldeek 15. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 14:45etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Ostirala, abenduak 1, 10:30etik 13:30era y de 17:30etik a 20:00etara.
- Larunbata, abenduak 2, 10:30etik aurrera.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean kokatuta dagoena), ohiko ordutegian, 10:00etatik 20:00era arte egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:00etatik aurrera, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day karta egongo da.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, bazkari zerbitzuarekin, eta San Mames Jatetxeak, berriz, 20:30ean irekiko ditu ateak, afari-zerbitzuarekin.
AC Museoa et San Mames Tourra
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:15era. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 11:30ak arte bakarrik egin ahal izango da.