Harrobiko egutegi bizia abenduan

Harrobiko egutegi bizia abenduan

Hasi dira gure harrobiko taldeen txapelketak, urte amaierara arte luzatuko direnak

 

Athletic Clubeko harrobiko taldeek jai-zubi honetan hasiko den txapelketaz betetako abenduari ekingo diote. Aurrerapena Euskal Ligako Kadeteek burutu dute, gaur hasi baitute Cabanilletako Torneoa, ostiralera arte. Hilaren 27an eta 28an Erromoko Torneora joango dira. Ohorezko Mailako Kadeteak Tudelanoko Torneoan parte hartuko du asteazkenean, hilak 27. 

Datozen egunetan talde gehiagok jokatuko dute. 2010eko eta 2011ko haurrek San Bernabe Txapelketa jokatuko dute asteazken honetan, eta bi aste geroago, hilaren 20an, Asti Lekuren aurka jokatuko dute bere 40. urteurrena dela eta. 2010ekoek 26 eta 29 bitartean hartuko dute parte Aragoi Cup txapelketan, eta 2011koek, abenduaren 26an, Berriatuan.

Bestalde, 2012ko kimuek Amorebieta Cup txapelketa jokatuko dute ostiral honetan. Balear Uharteetako lurretan itxiko dute urtea, Calvian (27tik 30era). Txikienek Zaratan Cup txapelketa jokatuko dute Valladoliden ostegunetik larunbatera. Hilaren 15etik 17ra Linaresera bidaiatuko dute eta bi txapelketa geratuko zaizkie hilaren 23an (Leioa Cup) eta 30ean (Portugalete Cup).

Halaber, neskek Nike Premier Cup txapelketa jokatuko dute Eguberrietan, Alcala de Henareseko Wanda instalazioetan, abenduaren 27tik 29ra. Bertan, FC Barcelona, Atletico Madrid, Real Sociedad, Madrid CFF, Sevilla FC, Levante UD eta Valencia taldeek hartuko dute parte.