"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"

"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"

CD Cayonen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "haiek dena dutela euren alde irabazteko, baina guk ere bai"

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du ostegunean, 21:00etatik aurrera, El Sardinero zelaian lehoiek eta CD Cayonek jokatuko duten partidaren atarian: "Kanporaketa honetan, duten guztiarekin jokatzea espero dut.  Azken finean asko suposatzen du haientzat. Partida hauetan, aurkariak duen motibazioak jokalari batzuk edo besteak zelaira ateratzea baino garrantzitsuagoa da".

Aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du "denboraldia ondo hasi ez duen taldea izan arren, aurrekoan emaitza ona lortu dute etxean. Orain taulan dagoena baino gorago egongo den taldea izango dela uste dugu".

Amaitzeko, biharko partidaren garrantziaz galdetuta, hauxe erantzun du entrenatzaile zuri-gorriak: "Badakigu oso partida parekatua izango dela, CD Cayonek dituen aukerekin jokatuko ditu eta gu kanporatzen saiatuko da. Dena dute euren alde irabazteko, eta guk ere bai. Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta, noski, irabaztea espero dugu".