Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)

Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)

Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak

Heldu da 2023/24 Kopako bigarren kanporaketa lehoientzat. Zuri-gorriek CD Cayoni egingo diote bisita El Sardinero futbol zelaian, Segunda Federacion txapelketako 1. Multzoko takdea, partida bakarreko kanporaketan. Saroneko taldeak Fernando Astobiza estadioan jokatzen ditu bere partidak, baina RFEF-ek zehaztutako ordutegia dela eta neurketa telebistaz zuzenean eskaintzeko arrazoi teknikoak direla eta, Real Racing Club de Santanderrek bere zelaia utzi dio gaurko neurketarako.

Denboraldi honetako bigarren oztopoa Kantabriako Hirugarren Mailako klub klasiko bat izango da, gaur egun Segunda Federacioneko 1. Multzoko jaitsiera postuetan dagoena, guztira 12 puntu eskuratuta.



Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak 23 futbolariren zerrenda osatu du Kopako bigarren kanporaketan CD Cayonen aurka jokatzeko. Yeray baja da lesioarengatik. Ander Herrera eta Iñigo Lekue zerrendatik kanpo geratu dira. Berritasun gisa, deialdian sartu dira Olabarrieta, Jauregizar eta Hugo Rincon, Bilbao Athleticeko jokalariak.

Valverde

Errepasatu hemen kantabriarren eta bilbotarren arteko Kopako bigarren kanporaketako lehiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.



Aurkaria

CD Cayon Kantabriako klub historikoetako bat da. 1915ean sortua eta egoitza Saronen duena, Santa María de Cayon udalerrian, Espainiako Hirugarren Mailako talde klasiko bat da. Taldearen lehen ibilbideak 1931. urtera arte iraun zuen, eta 1945. urtean sortu zen gaur egungo CD Cayon, inguruko gazteei futboleko kirola egiteko aukera eman ziena. Kantabriako eskualde-mailetan aurrera egin ondoren, 1977/78 denboraldian lehen aldiz igo zen Hirugarren Mailara, eta, horrela, luzaroan lortu nahi izan zuen egitasmoa bete zuen. 1982/83 denboraldian jokatu zuen lehen aldiz CD Cayonek Kopa, eta hain zuzen ere Deustu izan zen bere arerioa. Orduz geroztik, Santa María de Cayon herriko taldea Hirugarren Mailan finkatu zen, eta, hainbat aldiz, Bigarren B mailara igotzetik gertu egon zen.

Gaur egun, Saroneko taldeak Bigarren Federazioko 1. Multzoan dago eta bere norgehiagokak Fernando Astobiza futbol zelaian jokatzen ditu. Orain arte, 12 puntu besterik ez ditu lortu, bi partida irabazita, sei berdinduta eta beste sei galduta. Kopako txapelketan, gaur gauean Athletic Cluben aurka jokatu aurretik, CD Cayonek 1-2 gainditu zuen CDE Ursaria etxetik kanpo. Talde kantabriarrak Fernando Astobizan Kopako bigarren kanporaketa jokatzeko saiakerak egin dituen arren, argiztapen arazoek eragotzi egin dute eta horregatik gaurko partida Real Racing Club de Santanderren El Sardinero zelaian jokatuko da.

CD Cayon eta Athletic Cluben arteko lehen norgehiagoka ofiziala izango da. Hala ere, lehoiek denboraldiaurre honetan Fernando Astobizan jokatu zuten Racingekin 0-0 berdindu zuten lagunartekoan.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.