Mikel Jauregizar Athleticekin estreinatu da

Mikel Jauregizar Athleticekin estreinatu da

Bermeoko erdilaria Ernesto Valverderen aginduetara debutatu duen bosgarren jokalaria izan da denboraldi honetan

Mikel Jauregizar da Athleticekin partida ofizialean debuta egin duen 639. lehoia. Bermeoko erdilariak Kopan izan zituen lehen minutuak CD Cayonen aurka 63. minutuan bermeotarra ere den Unai Gomezen ordez. Ernesto Valverdek denboraldi honetan debuta egiteko aukera eman dion bosgarren jokalaria da. Imanolekin, Unai Gomezekin, Pradosekin eta Egiluzekin batera, Kopan ere estreinakoa izan zena.

Erdilaria 2021ean iritsi zen Lezamara, gazte mailan. Zelai erdiko antolatzaile lanetan aritu zen Santanderren. Ohorezko Mailako Gazteetan eta CD Basconian aritu ondoren, lehen denboraldia du orain Bilbao Athleticen. Aurreko urtean ere egin zuen debuta bertan eta aurten 14 partida jokatu ditu bigarren taldean, Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeko garrantzitsuenetako bat izanik.

El Sardineron lehoi bihurtzeko unea iritsi zen: "Une gogoangarria da, bbetidanik amestu dudana. Ahaztezina. Oso harro eta pozik nago aukeragatik eta orain gehiago izateko lan egin behar dut".