Athletic Club - Granada CF partida gaur gauean berrekingo da, 21:00etan

Athletic Club - Granada CF partida gaur gauean berrekingo da, 21:00etan

17. minututik aurrera ekingo zaio berriro, 0-1eko aldeko markagailuarekin, Iñaki Williamsek 6. minutuan sartutako golari esker

Espainiako Futbol Federazioko Txapelketako epaileak, LaLigak hala eskatuta, erabaki du igande honetan Los Carmenes estadioko harmailetako zale baten heriotza dela eta bertan behera geratu den Granada CF eta Athletic Cluben arteko norgehiagokari astelehenen honetan berrekitea, 21:00etatik aurrera.

Neurketa 17. minututik aurrera hasiko da berriro, Athleticen aldeko 0-1eko emaitzarekin, Iñaki Williamsek 6. minutuan sartutako golari esker.

Partidarako sarrerei buruzko informazioa

Athletic Clubeko zaleak Los Carmenesera sartu ahal izango dira bihar, igande honetan partidara sartzeko erabili duten sarrera berarekin.

Astelehenean neurketara berriz joaterik ez duten athleticzale guztiek sarreraren zenbatekoa jasoko dute bueltan. Peñakideen kasuan, transferentzia bidez ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaie. San Mameseko txarteldegietan sarrera hartu zuten gainerako zaleentzat, Klubak datozen egunetan jakinaraziko du zein egun eta ordutan joan ahal izango diren txarteldegira dirua berreskuratzeko, sarrera aurkeztu ondoren.