Horrela berrekingo zaio Granada - Athletic neurketari

Horrela berrekingo zaio Granada - Athletic neurketari

17. minutuan helduko zaio partidari, lehoien aldeko 0 eta 1ekoarekin. Bi taldeek atzoko egunean klubean izena emanda zuten edozein jokalari zelairatu ahal izango dute

Granada CF - Athletic Club neurketa, LaLigako 16. neurketari dagokiona eta atzo Los Carmenes zelaian zegoen zale baten heriotza dela eta bertan behera gelditu zena, gaur berrekingo da, gaueko 21:00etan (DAZN), gelditzen diren 73 minutuak jokatzeko. 

17. minutuan helduko zaio partidari, atzo epaileak jokoa gelditu zuen minutuan. Alexander Medinak eta Ernesto Valverdek, bi taldeetako entrenatzaileek, atzoko egunez klubean izena emanda zuten edoizen jokalari zelairatu ahal izango dute gaur Los Carmenes zelaian, berdin du atzo jokatu zuten edo ez. 

Hala dio RFEFen 242. artikuluak, bertan behera geldituko partidetarako jokalarien erabileraz mintzo denak: 

1. Dagoeneko hasita dagoen partida bat bertan behera gelditzen bada eta data berri batean jarraitu behar bada, talde bakoitzak partida horren jatorrizko egunean klubean legez izena emanda zituen futbolariak baino ezin izango ditu lerrokatu, berdin du partida horretan jokatzen zegoen edo ez, beti ere partida horretan ordezkatuak izan ez badira edo zigorrik jaso ez badute. Pilatutako txartelen ondorioz zigorrik balego, eta azken txartel hori partida horretan ikusi izan balu, partida hau jokatu ahal izango luke jokalariak.