Athleticen aurkariak 2023/24 Kopako final-hamaseirenetan

Athleticen aurkariak 2023/24 Kopako final-hamaseirenetan

Kanporaketa urtarrilaren 6an edo 7an jokatuko da eta arerioa Primera Federacion, Bigarren Maila edo Lehen Mailako talde bat izango da

Athletic Clubek astearte honetan (13:00etan) 2023/24 denboraldiko Kopako final-hamaseirenetako zozketan parte hartuko du. Bertan, lehoiek Primera Federacion, LaLiga Hypermotion edo LaLiga EA Sportseko talde bat izango dute aurkari, partida bakarrera.

Lehenik eta behin, Real Madridek, CA Osasunak, FC Barcelonak eta Atletico de Madridek, txapelketako kanporaketa honetan batzen direnek (aurreneko bietan salbuetsita egon dira Espainiako Superkopa jokatuko baitute), Segunda Federacion mailako taldeen kontra neurtuko dituzte indarrak: UD Barbastro eta Arandina CF. Falta diren biek Primera Federacioneko arerioak izango dituzte: CD Castellon, CD Lugo, Malaga CF edo Unionistas de Salamanca. Azken hauetatik gelditzen diren biak LaLiga EA Sportseko beste 13 taldeetako baten aurka lehiatuko dira eta haien artean talde zuri-gorria dago.

Athletic Clubarena irten ez diren Lehen Mailako hamaika izenetako bat izango balitz, LaLiga Hypermotioneko bederatzi taldeetako baten aurka lehiatzeko aukera izango lukete lehoiek: RCD Espanyol, Elche CF, SD Huesca, Racing Club de Ferrol, CD Tenerife, SD Eibar, Cartagena FC, Burgos CF edo SD Amorebieta.

Oraindik Athleticek aurkaririk izango ez balu, maila bereko aurkari bat tokatuko litzaioke eta zozketan lehenago irtetzen denaren zelaian jokatuko litzateke norgehiagoka. Beraz, azken kasu honek final-hamaiserenak San Mamesen jokatzeko aukera irekita uzten du.

Maila gorenetik baxuenera, honako hauek dira Kopako hirugarren kanporaketa honetan multzoetan parte hartuko duten taldeak:

  • LaLiga EA Sports (17): Real Madrid, CA Osasuna, FC Barcelona, Atletico de Madrid, Real Sociedad, Villarreal CF, Real Betis, Athletic Club, RCD Mallorca, Girona FC, Rayo Vallecano, Sevilla FC, RC Celta, Getafe CF, Valencia CF, Deportivo Alaves eta UD Las Palmas.
  • LaLiga Hypermotion (9): RCD Espanyol, SD Eibar, SD Amorebieta, Cartagena FC, CD Tenerife, Elche CF, SD Huesca, Racing Club de Ferrol eta Burgos CF.
  • Primera Federacion (4): CD Castellon, CD Lugo, Unionistas de Salamanca eta Malaga CF.
  • Segunda Federacion (2): UD Barbastro eta Arandina CF.