
SD Eibar, 2023/24 Kopako final-hamaseirentako aurkaria
SD Eibar, 2023/24 Kopako final-hamaseirentako aurkaria
Athletic Club bigarren mailako talde gipuzkoarraren aurka Ipurua zelaian lehiatuko da urtarrilaren 7an, igandea, 19:00etan
Athletic Clubek Bigarren Mailako SD Eibar taldea izango du aurkari 2023/24 Kopako final-hamaseirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera, urtarrilaren 7an, igandea, 19:00etan jokatuko da. Zozketaren baldintzak direla eta, finalerdietara arte (joan-etorrikoak), neurketak maila baxueneko taldearen estadioan jokatzen dira beti. Kasu horretan, Ipuruan jokatuko da.
Armaginek CF Lorca Deportiva eta UD Melilla (penaltietan) garaitu dituzte lehen bi kanporaketetan. Gaur duela 11 urte, 2012ko abenduaren 12an, Athletic Clubek eta SD Eibarrek azken aurrekaria izan zuten Kopan, eta sei aldiz neurtu dituzte indarrak txapelketa honetan, lehoientzako balantze positiboarekin: hiru garaipen eta hiru berdinketa.
Athleticek Eibarren aurkako porrota ezagutzen ez duen arren, talde urdin-gorriak lehoiak gainditu zituen 2012ko final-hamaseirenetan, etxetik kanpo sartutako golen balio bikoitzagatik. Orduan, kanporaketa partida bikoitzera jokatu zen: 0-0 Gipuzkoako zelaian eta 1-1 San Mames zaharrean jokatu zen Kopako azken neurketan.
2012/13 denboraldi hartan, desagertutako Bigarren B Mailan lehiatzen zen Eibar, Gaizka Garitano teknikari zuri-gorri ohiak zuzentzen zuen eta Dani Garcia bere zelai erdian zegoen. Hortik hasi zen eliterantz igotzen, eta zazpi urte egin zituen Lehen Mailan, 2014tik 2021era. Orain, Joseba Etxeberria lehoi ohiak gidatzen du aulkia eta Unai Vencedor ere taldean dago Athleticek utzita.
Gainera, Ager Aketxeren izena nabarmendu daiteke, 34 norgehiagokatan elastiko zuri-gorria defendatu zuena, eta Anaitz Arbilla eta Yanis Rahmani ere Lezamako harrobitik pasa ziren. Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldean Iñigo Ruiz de Galarreta eibartarra dago, bere jaioterrian jokatzeko aukera izango duena. Zalantzarik gabe, askorentzat oso hitzordu berezia izango da.
Honako hauek izan dira Ernesto Valverderen adierazpenak Kopako final-hamaseirenetako aurkaria ezagutzerakoan:
Erlazionatutako partidak
SD Eibar - Athletic Club

