Made In Euskal Herria Fest San Mamesen

Made In Euskal Herria Fest San Mamesen

Euskal Herriko lurralde guztietako artistak arituko dira Athletic 125 eta FC Porto Vintage taldeen arteko norgehiagokaren ostean

Athletic Cluben 125. urteurrenaren amaiera ekitaldiak ospatuko dira datorren larunbatean eta ospakizun kolektiboko ikuskizun gehiago iragarri dira. Horietako bat Made In Euskal Herria Fest da, Katedralean egingo den musika jaialdia, Athletic 125 eta FC Porto Vintage taldeen arteko partidaren bereziaren ondoren.

Bertan, Euskal Herriko lurralde guztietako artistek hartuko dute parte: Niko Etxart xiberutarra, euskal musika modernoaren mitoetako bat; Dupla bikote aguraindarra, arabar ordezkari gisa; Olaia Inziarte nafarra; Josune Arakistan Süne gipuzkoarra, "Huntza” taldearekin bere etapa itxi ondorengo bakarkako proiektuan eta, azkenik, Gatibu. Gernikarrak aurreko denboraldian ere aritu ziren San Mamesen Athletic Plaza jaialdietako baten baitan, eta Euskal Herriko bandarik ezagunetako bat da, belaunaldi ezberdinen artean jarraitzaileak elkartuz. 
Bakoitzak bi abesti joko ditu eta, ondoren, denek batera Mikel Laboaren "Txoria txori" abestuko dute.

Horiek horrela, 125. urteurrenari amaiera emateko ekitaldia musikarik onenaz laguntzeaz gain, jaialdia modu ezin-hobean egokitzen da Klubak duen Made In Euskal Herria filosofiaren barruan. Ildo horren bitartez, Athletic Clubek estimatuak eta baloratuak sentiarazi nahi ditu Euskal Herriko herrialde guztietako pertsona, eragile, kolektibo zein talde kulturalak, etxean bezala senti daitezen. Are gehiago, Made In Euskal Herria bezalako jaialdi batean, artistek milaka lagunen beroa jasoko baitute datorren larunbatean San Mamesen.