
125. urteurrenaren itxiera ekitaldia: jakin behar duzun guztia
125. urteurrenaren itxiera ekitaldia: jakin behar duzun guztia
Larunbat honetan San Mamesen Atletico Madrilen aurkako partidaren aurretik eta ondoren izango diren ekintzen inguruko datu interesgarriak
Larunbat honetan, abenduaren 16a, izango dira Athletic Cluben 125. urteurrenaren amaiera ekitaldiak. Atletico Madrilen aurkako partidaren aurretik, bitartean eta ondoren, athleticzaleek era guztietako ekintzez gozatu ahal izango dute.
Iribarren estatuaren inauguraziora joan naiteke?
Bai, San Mameseko zabalgunean egingo da, larunbat eguerdiko 12:30ean eta inaugurazio publikoa izango da. Familia athleticzale osoak parte hartzea gustatuko litzaiguke.
Zer ordutan hasten da 125. urteurrenaren itxiera eta zer ordutan amaitzen da?
Ekitaldien egitaraua Athletic Cluben eta Atletico Madrilen arteko LaLigako partida amaitzean hasiko da, arratsaldeko 18:00ak inguru, eta 21:15ak aldera bukatzea espero dugu. Besteak beste, Lezamako futbolari ohien eta hitzartutako kluben desfilea (18:30ak aldera); Legends partida (19:00ak aldera) eta Made in Euskal Herria Fest musika jaialdia (20:00ak aldera), bai eta sorpresa ugari.
Sartu eta irten naiteke San Mamesetik LaLigako partidan zehar edo 125. urteurrenaren itxiera ekitaldian zehar?
Ez, ezin da estadiotik atera eta berriro sartu. Txartelak eta sarrerak San Mameserako sarbide bakarrerako izango dira. Larunbateko 14:45etik 21:15era bitartean behin bakarrik sartu ahal izango da Katedralera txartel edo sarrera bakoitzarekin.
Athletic Cluben eta FC Porto Vintageren arteko Legends partidarako sarrerak bakarrik eros ditzaket?
Ez, ez dago sarrera espezifikorik Legendsen partidarako. San Mamesera bazkide-txartelaren bidez edo Athletic Cluben eta Atletico Madrilen arteko LaLigako partidarako sarrera bidez bakarrik sartu daiteke zelaira, eta bi kasuetan (txartela edo sarrera) larunbateko 14:45etik 21:15era bitartean behin bakarrik sartu ahal izango da estadiora.
Made in Euskal Herria Fest musika jaialdirako sarrerak bakarrik eros ditzaket?
Ez, ez dago jaialdirako sarrera espezifikorik. San Mamesera bazkide-txartelaren bidez edo Athletic Cluben eta Atletico Madrilen arteko LaLigako partidarako sarrera bidez bakarrik sartu daiteke zelaira, eta bi kasuetan (txartela edo sarrera) larunbateko 14:45etik 21:15era bitartean behin bakarrik sartu ahal izango da estadiora.
Zer prezio izango dute zelaiko tabernek LaLigako partida amaitu eta 125. urteurrenaren amaierako ekitaldia hasten denean?
125. urteurrenaren hasieran, LaLigako partida amaitu ondoren, tabernetako prezioak honako hauek izango dira:
Ur-botilatxoa: 1,5 €
Freskagarriak: 2 €
Alkoholik gabeko garagardoa: 2 €
San Miguel garagardoa 33 cl: 2 €
Kalimotxoa 33 cl: 2 €
Garagardo katxia: 5 €
Kalimotxo katxia: 5 €
Ogitartekoak: 3 €