
125. urteurrenaren itxiera ekitaldiak, Youtube Athleticen
125. urteurrenaren itxiera ekitaldiak, Youtube Athleticen
Profil zuri-gorriak zuzenean emango ditu Legends taldeak FC Porto Vintage-ren aurka jokatuko duen partidua, Made In Euskal Herria Fest jaialdia eta futbolari ohien, hitzartutako kluben eta Lezamako taldeen desfilea
125. urteurrenaren itxiera ekitaldiak abenduaren 16an, larunbata, izango dira San Mamesen, eta zuzenean emango dira Athleticen Youtubeko kanalaren bidez.
18:00ak pasata eta 21:15ak arte gutxi gorabehera, zelaira joaterik ez duten eta ekitaldiez gozatu nahi duten athleticzaleek gailu mugikorren, tableten edo telebisten bidez jarraitu ahal izango dute, Youtubeko profil ofizial zuri-gorrian.
Ekitaldi nagusiak, sorpresekin arratsalde osoan zehar, honako hauek dira: Lezamako futbolari ohien, hitzartutako kluben eta taldeen desfilea (18:30ak aldera), Legends partida (19:00ak aldera) eta Made in Euskal Herria Fest musika jaialdia (20:00ak aldera).
Gainera, 12:30ean Iribarren estatuaren inaugurazio publikoa egingo da San Mameseko zabalgunean. Bertan parte hartzera animatzen diogu familia athleticzale osoari.