"Garaipenetan jarraipena izan nahi dugu"

"Garaipenetan jarraipena izan nahi dugu"

David Aznarrek bigarren garaipena jarraian lortuta itxi nahi du urtea, dinamika bikainean dagoen Sevillaren aurka

David Aznar hedabideen aurrean agertu da taldeak bihar Sevillara bidaia egin aurretik. Levanteri irabazi ondoren, taldeak baikortasunez ekingo dio igandean, 18:30etik aurrera, Jesus Navas Kirol Hirian neurketari: "Urtea pozarren agurtu nahi genuen Lezaman. Jokalariek ikuskizun bikaina eman eta gogotik jokatu zuten Levanteren aurka. Garaipenak moral eta energia handia eman digu eta badakigu pixkanaka Liga honetako talde guztien aurka lehiatu gaitezkeela".

Sevillako taldea, talkde zuri-gorriaren aurkaria, sasoi onean dago: "Partida gogorra eta bizia izango da. Bi taldeak dinamika positiboetan iritsiko gara. Azken lau neurketak irabazi dituzte, azkena Valdebebasen. Baloia izateko gaitasun handiagoa izango dugu, baina haien trantsizioei adi egon beharko dugu, jokalari azkarrak dituztelako".

Athleticeko teknikariaren hitzetan, garaipen bat oso ona izango litzateke: "Lehen helburua lortu dugu, edozeinekin lehiatu gaitezkeela sinestea. Garaipenetan jarraitutasun handiagoa izan nahi dugu. Erronka polita da. Puntu asko talde garrantzitsu eta onen aurka atera ditugu".

Azkenik, Athleticeko entrenatzaileak, Klubeko hilabete hauetako balantze gisa, bere poza azaldu du: "Egindako bide guztia oso modu positiboan baloratzen dut. Aldaketa asko izan dira denboraldi hasieratik eta denok oso ondo egokitu gara. Nortasun ezagun bat sortu dugu, zaletasunarekiko sinergia oso polita sortu duena. Guretzat oso garrantzitsua da etxeko partidetan jendea Lezamara erakartzea. Oso pozik nago eta hazten jarraitzea espero dut. Klub honetan izan behar dugun anbizioa dugu eta bigarren itzuli hobea egin nahi dugu".