
Kluba |
Iribar omentzen duen estatua inauguratu da San Mamesen
Iribar omentzen duen estatua inauguratu da San Mamesen
Gaurtik aurrera, Athletic Clubeko ikurrak San Mamesera bertaratzen diren athleticzaleak agurtuko ditu
Aukeratutako tokia ezin hobea zen: San Mameseko oinean, Poza Lizentziatuaren kalearekin bat egiten duen zabalgunean, Luis Briñas kalearen ondoan.
Gune pribilegiatua da, San Mameserako bidean zale zuri-gorriek gehien erabiltzen duten igarobidea delako. Gaurtik aurrera, partida egunetan, milaka athleticzale Pozasetik estadiora prozesioan doazenean, bidearen amaieran zelaia ikusteko aukera izateaz gain, Iribarren omenezko eskulturak zelaigunera iristean harrera egiten die.
Athleticeko edozein jarraitzailek amestutako ongietorria.