"Partida ospakizunarekin bat dator"

"Partida ospakizunarekin bat dator"

Ernesto Valverde, oso pozik 125. urteurrenaren amaierari lehoien partida borobila eskaini ahal izateagatik

"Oso ondo jokatu dugu, partida bikaina izan da. Garaipena merezitakoa da eta neurketa ospakizunarekin bat dator". Argiago ezin esan. Ernesto Valverdek argi utzi zuen Athleticek Atletico Madrilen aurka lortutako garaipena bidezkoa zela. Lehoiak bultzatzen dituen garaipen bikaina: "Oso pozik gaude partida nola joan den ikusita, Klubarentzat oso berezia den egunean. Balio handia ematen genion norgehiagoka honi aurkariarengatik eta gure egoeragatik eta irabazteko saria izan dugu azkenean".

Athletic Txanpions Leagueko postuetatik bi puntura jarri da. Aprobetxatu gabeko abaguneei aurre egiten jakin zuen eta, bere ahaleginean amore eman gabe, saria jaso zuen: "Hasieran asmatu gabe egon ondoren, hor mantendu gara eta oso garrantzitsua izan da. Konfiantza handia ematen digun garaipen honen ostean asmatzen jarraitu behar dugu".