
AC eSports Tournamenten aparteko itxiera
AC eSports Tournamenten aparteko itxiera
Athletic Cluben lehen Gaming Txapelketan 2.000 jokalarik baino gehiagok parte hartu eta zuri-gorrien printzipio eta balioez gozatu dute ingurune digital eta dibertigarri batean
AC eSports Tournament, Athletic Clubek antolatzen duen lehen Gaming Txapelketa, bere amaierara iritsi da, hiru hilabetez 2.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta San Mamesen aurrez aurre egindako finaletan 1.000 parte-hartzaile izan ondoren. Kluba eSporten munduan sartu da, eta milaka athleticzaleri euren printzio eta balio paregabeak hurbiltzea lortu du, ingurune digital eta dibertigarri batean.
AC eSports Tournamentek etengabeko jarraipena izan du bere Twitch kanalaren bitartez. Bertan, urriaren erdialdean hasi zenetik, 100 ordu baino gehiagoko edukiak pilatu ditu, 80.000 minutuko bistaratzea, 2.500 ikusle bakar eta 24.000 mezu txatean. Halaber, txapelketak eragin nabarmena izan du sare sozialetan: 317.000 bistaratze baino gehiago izan ditu X kontu ofizialean (lehengo Twitterren) eta 102.000 bistaratze Youtuben.
ATERPEk bultzatuta, Athletic Clubek adingabea babesteko duen programak, AC eSports Tournament izenekoak, bideojokoen eta ingurune digitalen erabilerari buruzko jardunbide egokiak transmititzea lortu du parte-hartzaileei eta bertaratuei, Gamingak gure gazteen garapenari, kontsumo arduratsuaren bidez, eskain diezazkiokeen onurak azpimarratuz.
Final ahaztezina San Mamesen
Igandean, abenduak 17, AC eSports-eko finalak ospatu ziren San Mamesen, eta bertan sailkatutako parte-hartzaileak bildu ziren ezustekoz beteriko jardunaldi zirraragarri batean. Gaming eta Errealitate Birtualeko gune eta publiko guztientzat sarrera doakoa izan zen, egun osoan zehar bertaratzen zirenentzat. Gamers lehiakideak kanporaketak gainditzen jarraitu zuten, final-hamaseirenetan hasi eta finalera arte, non lehen taldeetako futbolariak zeuden zain: Guruzeta eta Unai Simon, gizonezkoenak; Peke eta Eunate, emakumezkoenak.
PlayStation 5eko FC 24 jokoaz harago, San Mamesera bertaratutako guztiek gure lehoiekin elkarrizketak izateko eta argazkiak zein sinadurak lortzeko egun atsegin batez gozatu ahal izan zuten. Julen Guerrero ere bertan izan zen, aurreko egunean 125. urteurrenaren amaierako ekitaldietan parte hartu ondoren.
Athletic Clubeko ATERPE programako profesionalek, A90gradosen eskutik eta Haszten Fundazioarekin elkarlanean, bideojokoen erabilera arduratsuak gure gazteei eta gizarteari, oro har, eskain diezazkiekeen onurei balioa emateko dinamikak prestatu zituzten bertaratutakoentzat.
Laburbilduz, AC eSports Tournament Athletic Cluben esentzia eta Gaming konbinatzea lortu zuen festa handi batekin amaitu zen.