Deskargatu Athletic Club - Las Palmas (18. J) partidako buletina

Deskargatu Athletic Club - Las Palmas (18. J) partidako buletina

Asteazken honetan (21:30ean) San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports 2023-24 denboraldiko 18. jardunaldiko neurketaren aurreko argitalpen digitalaz gozatu

Bihar Athleticek LaLigako hemezortzigarren jardunaldia jarriko du jokoan, urteko azkena. Lehoiek bere zaleen aurrean San Mamesen 2023 urteari amaiera emango diote. Gauzak horrela, Atletico de Madriden aurkako garaipen handiaren ostean, athleticzaleek UD Las Palmasen aurkako norgehiagoka gogo biziz hartuko dute.

Zuri-gorrien etxeko partiden ohiko argitalpenean, bi taldeen arteko partidaren gaurkotasunaz gain, Beñat Pradosen inguruko erreportaje bat aurkituko dugu, Granada CF eta Atletico Madriden aurka jokatutako partidetan zelai erdian indarra hartu duen jokalariari buruzkoa.

Klikatu hemen buletina deskargatzeko

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.