Athletic Club

2024ko bazkide-kuoten ordainketa

2024ko bazkide-kuoten ordainketa

Kuotak helbideratuta ez dituzten bazkideek urtarrilaren 30era arte egin dezakete ordainketa webguneko Bazkideen Txokoan edo San Mameseko leihatiletan.

Athletic Clubek jakinarazi nahi du 2024 kuotaren ordainketa banku-txartelaren bidez egin daitekela, '2024KO KUOTA ORDAINDU' botoiaren bidez, Bazkideen Txokoko 'Bazkideentzako zerbitzuak' atalean.
 
Klubaren Estatutu Sozialek hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko, eta, beraz, 2024ko urtarrilaren 30a izango da horretarako azken eguna.
 
 Era berean, San Mameseko txarteldegiak 2024ko kuota ordaintzeko irekita egongo dira data eta ordutegi hauetan:

  • Urtarrilak 2, 3 eta 4, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Urtarrilak 5, 10:30etik 13:30era.
  • Urtarrilak 8, 9, 10, 11 eta 12, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.