"Partida hauek konfiantza handia ematen dizute"

"Partida hauek konfiantza handia ematen dizute"

Valverdek azpimarratu du San Mamesen "beti dugula tematzeko dinamika hori"

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea kontent agertu da lehoiek UD Las Palmasen aurka lortutako garaipen epikoaren ostean: "Iaz zenbait partidatan azken minutuetan puntuak galdu genituen bezala, aurten gure bultzadari esker irabazten lortzen ari gara. Oso norgehiagoka zaila izan da, haiek zelaian ondo kokatuta zeuden eta presio oso handia egitera behartu gaituzte. Hala ere, lehen zatia abantailarekin amaitzeko aukerak izan ditugu. Ikusten zen, halaber, haiek arrisku handia sortzen zutela gure presioa gainditzean, eta sekulako taldea direla erakutsi dute. Bigarren zatian gehiago tematu gara, euren atezaina bikain aritu da eta azken unean hiru puntuak eskuratu ditugu. Oso pozik gaude".

Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, garaipen hau oso baliotsua da: "San Mamesen, partida gure alde ez badoa, beti daukagu tematzeko dinamika hori. Ez gara inoiz atzean geratzen. Golaren bila joan behar dugu, gakoa horrekin jarraitzea da. Partida hauek konfiantza handia ematen dizute eta hori aprobetxatu behar dugu. Sentsazio hori gure buruan eta jendearenean geratzen da".