
Lan saioa ateak zabalik Lezamako 2. zelaian
Lan saioa ateak zabalik Lezamako 2. zelaian
Beharrezkoa izango da doako sarrera online erreserbatzea gizonezkoen lehen taldeak ostegunean, abenduak 28, 11:00etan egingo duen entrenamendura sartzeko
SARRERAK AGORTU DIRA.
Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak asteazken honetan, abenduak 27, berrekingo dio jarduerari. Egun bat geroago, hilaren 28an, osteguna, 11:00etan, entrenamendua egingo du ateak zabalik Lezamako 2. Zelaian (Emakumezkoen taldeak eta Bilbao Athleticek partidetarako erabiltzen duten zelaia).
Lezamara sartzeko doako sarrera erreserbatu beharko da (0 €) Athletic Clubeko webgune ofizialaren bidez. Zerbitzua martxan egongo da zelaiko edukiera bete arte. Ezin izango da zelaira sartu sarrerarik gabe.
LEZAMAKO SARBIDEAK
🚇 TRENA/METROA
Euskotren/Metroa – 3. linea (Azken geltokia: Lezama) geltokitik 5 minutura.
🚌 AUTOBUSA
Bizkaibus, 3223 Bilbao-Larrabetzu. Geltokia: La Cruz auzoaren eta Lezamako udalerriaren erdigunearen artean.
🚙 IBILGAILUAK
Lezamako instalazioetara ibilgailuz sartzeko, bi ibilbide daude, helmugako eremuaren arabera:
- 1. ibilbidea: La Cruz auzoko zonaldetik aurreko sarrera ezkerrera utziko da eta, behin Lezama erdigunera iritsita, biribilgunean norabide-aldaketa egin behar da, metro gutxira, instalazioetara sartzeko.
- 2. ibilbidea: Lezama erdigunea zeharkatu ondoren iristekotan, biribilgunea atzean utzi beharko da eta instalazioetarako sarrera martxaren norabide berean izango da.
APARKALEKUA
Behin instalazioen barnean, ibilgailuak lurpeko parking berrian sartuko dira. Dauden plazak beteta badaude, ezingo da instalazioetara sartu. Kasu horretan La Cruz industrialdean kokatutako aldirietako parkingetan aparkatu ahalko da, Lezama herriaren sarreran eta Euskotrenen geltokiaren alboan.
Jendetza pilatzen den egunetan: Athleticen instalazioetako aparkalekua txiki geratzen den partidetan, Lezamako Udalak aparkalekuak atontzen ditu instalazioen inguruan.