
AC Football Centerrek errendimenduari buruzko programa aurreratu berria prestatu du
AC Football Centerrek errendimenduari buruzko programa aurreratu berria prestatu du
Futbolarien errendimendua maila integral batetik sustatzen du, entrenamendua, elikadura, heldutasun-etapak, indibidualizazioa eta berregokitze-prozesuak kontuan hartuz Athletic Clubeko profesionalekin batera
AC Football Centerrek, Athletic Clubeko zentro akademikoak, programa aurreratu berri bat prestatu du 'Futbolariaren errendimendua' ardatz hartuta. Prestakuntza hau prestatzaile fisikoei, entrenatzaile pertsonalei, errendimendu-analistei, entrenatzaileei, berregokitzaileei, kirol-teknikariei eta JFKZG-ko lizentziadun edo graduatuei zuzenduta dago.
Programa otsailetik maiatzera bitartean gauzatuko da, Lezaman eta San Mamesen aurrez aurreko klaseekin eta etxetik zuzenean online klaseen bidez parte hartzeko aukerarekin. Bi modalitateetan, presentzialean edo online eran, parte hartzen duten ikasleek, gainera, AC Football Center-en Campus Birtualaren bidez erakusten diren grabatutako eskoletara eta eduki guztietara sarbidea izango dute.
'Jokalariaren errendimenduari' buruzko programa aurreratu berriko ikasleak errendimendu-sail baten kudeaketa integralean murgilduko dira. Honako hau ikasteko aukera izango dute:
- Errendimendua optimizatzeko entrenamendu-planak sustatzea.
- Garapen-prozesuarekin batera datozen nutrizio-gaiei erantzutea.
- Kirolarien heltze-etapak bereiztea eta entrenamenduan aplikatzea.
- Koordinazio-gaitasunaren lan sistemikoa garatzea.
- Jokalariaren emozioen kudeaketa lantzea.
- Datuaren analitika entrenamenduaren jarraipena eta preskripzioa egiteko erabiltzea.
- Indarra entrenatzeko proposamenak garatzea.
- Koordinazio-trebetasunak etapa goiztiarretan.
Ikastarorako izena emateko epea zabalik dago jada, eta urtarrilaren 14ra arte eskaintza berezia izango du. Gainera, Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athletic-eko jarraitzaileek %5eko deskontu gehigarria izango dute matrikulan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu AC Football Centerren webgune ofiziala.
Futbolera aplikatutako teknologia
Era berean, gogorarazi nahi dugu urtarrilaren 8ra arte prezio berezian izena emateko epea zabalik dagoela 'Futbolari aplikatutako teknologia' online zuzeneko ikastaroan. 18 orduko prestakuntzarekin, urtarrilaren 26an hasten den ikastaro horrek egunerokotasunerako beharrezkoak diren gaitasun teknologikoak emango dizkie ikasleei, modu praktikoan, eta jauzi profesional bat egiteko softwareen aukeraketa bat jarriko du ikasleen eskura.