
Eibarreko Kopako partidarako sarrerak: sariduna 807 zenbakia
Eibarreko Kopako partidarako sarrerak: sariduna 807 zenbakia
Zenbaki horrek eta ondorengo 305ek sarrera bat erosteko eskubidea izango dute
Ipurua futbol zelaian jokatuko den neurketarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 807 izan da. Beraz, zenbaki horrek eta ondorengo 305ek, 1112ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.
ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea honekin batera doan formularioan.
San Mameseko txarteldegietan jasoko dira abenduaren 29an, ostirala, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.
4027 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetarako.
Sarreren prezioa 40 eurokoa izango da.
Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.