
Ateak irekitako lan saioa Elorrion urtarrilaren 2an
Ateak irekitako lan saioa Elorrion urtarrilaren 2an
Emakumezkoen lehen taldeak Durangaldean emango dio hasiera urteari, 12:00etatik aurrera Eleizalde zelaian egingo den lan saio batean
2024ko lehen lan saioak Elorriora eramango ditu lehoiak. Athletic Clubek, Bizkaiko haurren artean emakumezkoen futbola sustatzeko asmoarekin, Durangaldean entrenatuko du. Horrela, 12:00etatik aurrera Eleizaldeko instalazioetara hurbiltzen diren pertsona guztiek David Aznarrek zuzentzen duen taldearen entrenamendua ikusi ahal izango dute eta jokalari guztiengana hurbildu ahal izango dira.
Zuri-gorriek urte berriko egutegiko bi erronkak prestatzen hasiko dira. Alde batetik, urtarrilaren 7an SD Eibarren aurkako derbia, Liga F-ko 13. jardunaldiko neurketa, 12:00etan Lezman jokatuko dena. Horretaz gain, zuri-gorriek urtarrilaren 14an San Mamesen (17:00etan) jokatuko den Erreginaren Kopako erronka nagusia dute, norgehiagoka bakarreko kanporaketa eta Madril CFF taldea aurkari izango duena. Katedralean erabakiko da eta sarrerei buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke.
Elorrioko saioak urte berria konpainia onean estreinatzeko eta denboraldiaren bigarren zatirako energiaz kargatzeko balioko du. Gerturatzen diren familia guztiek, horretarako prestatuko den gune batean ordubetez, jokalariekin argazkiak atera eta horiei sinadurak eskatu ahal izango dizkiete entrenamendua amaitu ondoren.