
Athletic Cluben 125. urteurreneko aldizkari ofiziala
Athletic Cluben 125. urteurreneko aldizkari ofiziala
Urtea amaitu aurretik, ezin falta gure historia ohoratuko duen argitalpen bat, 1898tik 2023ra ekarri gaituen bideko mugarri haiek nabarmentzeko
Athletic Cluben 125. urteurrenean ezin zen falta gure historia ohoratzeko eta 1898tik 2023ra ekarri gaituen bide berezi honetako mugarriak nabarmentzeko aldizkaria bat.
Argitalpenaren atal bakoitzak Athletic Cluben lehiakortasunaren handitasuna eta aparteko ibilbidea islatzen ditu. Garaipenak, garaikurrak, gabarrak... betikotzen dituzten testuak eta argazkiak. Baina, batez ere, hori dena nola lortu dugun goraipatzen duten edukiak, belaunaldiz belaunaldi transmititu den eta munduan bakarra den filosofiari leial izanda.
Kide izatearen zentzua norberarena, familia zuri-gorriarena, bezala adierazten duten pertsona horiei eskerrak emateko beste modu bat da hau. 125 urteren ondoren inoiz baino biziago dagoen kate honen hari dira denak. Eskerrik asko